Skip to main content

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute Baionan

Gizartea

Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatu dira asteburuan Baionan. 3.500 pertsona inguruk egin dute bat 30 eragile baino gehiagok egindako deialdiari.

Ohartarazi dute ez dutela etxebizitza berririk onartuko, eta 'Aski' dela oihukatu dute manifestariek. Hain zuzen, bigarren etxebizitzen aurkako manifestazioa aurkeztu dute.

2021ean egin zuten lehen mobilizazioa, eta ordutik, egoerak okerrera egin duela salatu dute. Tokiko hautetsiei zein Frantziako Gobernuari neurriak hartzeko galdegin diete.