Euskal Herria Burujabe topaketak egingo dituzte urriaren 7an eta 8an, Baionan
Gizartea
2023, ira. 20 - 06:09
“Lurralde jasangarri, burujabe eta solidariorantz” jo behar dela aldarrikatu nahi du Bizi mugimendu ekologistak. Egun horietan egin zituzten Alternatiba Egunak orain dela hamar urte. Topaketen bidez ekintza jakinak proposatu nahi dituzte, “erantzukizun eta ekintza maila kolektiboago” batera pasatzeko. Horretarako, berrogei hitzaldi eta 150 elkarteren parte hartzea antolatu dute. Gainera, 2018an egindako dokumentuaren bertsio berria argitaratu dute, “Denon mundua eskuetan berriz har dezagun” izenburuarekin.