Skip to main content

Euskara “ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabilgarriagoa” egiteko sortu da Plazara

Gizartea

2023, ira. 26 - 16:09
‘Plazatik altxa dezagun Plazara’ lelopean atxikimendu kanpaina abiatu dute. Azkaingo merkatuan egin dute agerraldia. Lau lan ardatzetan arituko da “osasungarritasunetik” aritzeko asmoa duen elkarteak. Komunikazioa, aholkularitza, formakuntza eta “plazagintza”, hain zuzen ere. Autofinantzaketaren bidez funtzionatzea aurreikusten du Plazarak. Euskal Herrian zehar ibiliko dira, berdin Lurrama azokan zein azaroaren 4rako euskalgintzak deituriko manifestazio nazionalean ere.
Hamaika Telebista