Skip to main content

Euskarabentura: “Gazteen artean euskaraz bizitzeko aukera izatea da gure helburua”

Gizartea

Euskarabentura ekimenari izena eman dion irabazi asmorik gabeko elkarte euskaltzalea da. Euskal Herriko bazter ezberdinetako hamar gaztek osatzen dute eta ia hiru urtez aritu ziren, boluntario gisa, egitasmoari forma ematen, harik eta 2018ko uztailean lehenengoz argia ikusi zuen arte. Hain justu, kide hauetako batzuek garaian Ruta Quetzal izeneko espedizio-sortan parte hartu zuten; eta orduko hartatik sortu zen horren ‘euskal aldaera bat’ martxan jartzeko ideia. Uztailaren 1ean Maulen hasi dute laugarren edizioa eta Getxon amaituko dute espedizioa hilaren amaieran. Horren inguruan hitz egiteko Ander Egiluzekin izan gara.