Frantziak ez du Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berretsiko
Gizartea
2023, ira. 12 - 17:09
Alsazia Elebiduna federazioak otsailean bidali zion eskaera Emmanuel Macroni. Abuztuaren amaieran, Laurence Boone Europako gaietarako Frantziako estatu idazkariaren erantzuna jaso zuten. Ministroak gogora ekarri du Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ebazpena: “ituna berresteak herritarren arteko berdintasun printzipioa urratuko luke”. Hala ere, Boonek dio horrek ez duela eragozten hizkuntza gutxituen irakaskuntza eta sustapena bultzatzen jarraitzea.