Skip to main content

Frantziak mugetan egiten dituen kontrolak legez kanpokoak direla baieztatu du Europako auzitegi gorenak

Gizartea

Haren arabera, EBko herrialdeek ez dute eskubiderik mugetan kanporaketa sistematikoak egiteko, eta, beraz, Frantziako Poliziak egiten dituen kanporatzeak ez dira legezkoak. Migratzaileen defentsarako elkarteak duela zortzi urte hasi ziren praktika hori salatzen. Ikusi dutenaren arabera, poliziek ez dizkiete beren eskubideak jakinarazten kanporatzen dituzten migratzaileei. Frantziako Barne ministroak, ordea, dagoeneko iragarri du ez dutela beteko EBko araua.