Skip to main content

Gaur egungo baliabideekin jarraitzea “euskara hiltzera kondenatzea” dela adierazi du Euskal Konfederazioak

Gizartea

Euskal Konfederazioak agerraldia egin du Baionan EEP Euskararen Erakunde Publikoaren aurrean. 2050erako euskal hiztunak %30 izatea bermatuko duen politika eskatu diote EEPri. EEPko lehendakari berria Maider Behotegi izendatuko dute. Horrekin batera, instituzioen arteko negoziazioa abiatuko da EEPko aurrekontuari zenbateko ekarpena egiten dioten finkatzeko. Helburu ausartak finkatzea ezinbesteko dela nabarmendu dute; hala, baliabideak ezar ditzatela estatuak, eskualdeak, departamenduak eta elkargoak. Hautetsiei dei egin diete gaiari heldu eta erronkari erantzun diezaioten.