Skip to main content

Gipuzkoako zaintzaileei euskararen ezagutza eskatzea atzera bota duen epaia salatu dute

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2025, ira. 05 - 15:09
Aste honetan, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko zaintzaile lanpostuen egonkortze prozesu batean hautagaiek euskararen ezagutza izateko beharra atzera botatzea. Testuinguru honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Langileen Batzordeko gehiengoa osatzen duten LAB eta ELA sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute sententzia salatzeko Donostiako Gipuzkoa Plazan, Foru Aldundiko Jauregi aurrean.Euskalgintzaren Kontseiluak ere bat egin du elkarretaratzearekin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista