Gure eskuk 'Zazpi jausiz, herri bat' ekimena egingo du urriaren 25ean
Gizartea
Xabi Ealo Diaz
2026, ira. 24 - 16:09
Zazpi Jauziak dantzatzeko deia luzatu du Gure Eskuk, etorkizunez betetako jauzi kolektiboa irudikatzeko.
Izan ere, plataformak esan duenez, bizi dugun aroak erronka erraldoiak dakartza eta uniformizazioa bultzatu eta pertsonen eta herrien eskubideak murriztu nahi duten planteamenduak eta diskurtsoak daudela.
Etorkizunari buruzko irakurketa ere plazaratuko dute urriaren 25ean, eta hitzordua eguerdian izango da zazpi hiriburuetan.

















