Herriko etxea prest agertu da Beskoitzeko ikastolari irtenbide bat bilatzeko
Gizartea
2024, ots. 20 - 11:02
Hautetsiek arazoari irtenbidea bilatzeko "borondatea" adierazi diete ikastolako gurasoei. Hainbat saiakeren ostean, gurasoak herriko etxeko ordezkariekin bildu dira. Bileran azaldu dira Fabienne Aiensa auzapeza eta Patrick Elizagoien eta Maryannick Doyhenard axuantak, eta Sebastien Lasseguette hautetsia.