Skip to main content

Herriko etxeak Beskoitzeko ikastola eraikitzeko oztopoak ezartzen dituela salatu du Seaskak

Gizartea

Ondorioz, ikasleak eraikin prefabrikatu batean dira oraindik. Peio Jorajuriak azaldu du lehen aldia dela herri batek uko egiten diola Seaskako kideekin eta arkitektoarekin biltzeari. Konponbide bat baino gehiago proposatu diote herriko etxeari, xentimorik kostatu gabe, eta honek, uko egiten dio elkarrizketa orori. Egoera horren aurrean, Seaskak urriaren 20ra arteko epea eman dio herriko etxeari konponbide bat eta erantzun politiko bat emateko. Ez badute tarte horretan Fabienne Ayensa auzapezaren erantzunik,"mobilizazio fase batera pasako" direla esan dute.