EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk atzera bota dituzte Hezkuntza Legearen proiektuaren aurkako osoko zuzenketak
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023-10-19 11:11
Hezkuntza Legea eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean. Espero da osoko bilkuran osoko zuzenketa guztiak gaindituko dituela testuak. Horrela, taldeek aurkeztutako zuzenketa partzial guztiak eztabaidatuko dituzte.

















