Skip to main content

Ihurtzuri gazte feminista taldea sortu dute Ipar Euskal Herrian

Gizartea

Ipar Euskal Herriko gazte feministak saretu eta antolatzeko asmoz, borroka feministari ekarpena egin nahi diote “gazte subjetutik”.  Ihurtzuri taldeak gazte feministentzako “elkarguneak eta antolatzeko espazioak” sortzeko helburua finkatu du. Horretarako, hainbat ekimen eta hitzordu proposatuko dituela iragarri du. Halaber, martxoaren 8ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. 18:00etan, Baionan deitu dute manifestazioa. Hendaiako feministek Hondarribia eta Irungo borroka ahizpekin ekimen bateratua proposatuko dute.