Skip to main content

Interkooperazio feministaren jardunaldia egingo dute maiatzaren 24an Hernanin

Gizartea

Larrutik Interkooperazio feministarako sareak ekitaldia antolatu du Hernanin. Egitarau zabala izango da: mahai-ingurua, tailerrak, ‘klownklusioak’, bazkaria eta solasaldi musikatua, Biteri kultur etxean hasi eta Kulturarteko Plaza feministan jarraituz. Egunaren nondik norakoak azaldu dizkigu Michela Lamedicak.