Skip to main content

Ipar Euskal Herriko eremu tentsionatuetako 24 herriren alokairua mugatu ahal izango da

Gizartea

Euskal Hirigune Elkargoak etxebizitzen alokairuaren prezioa mugatzeko tresnak eskatu zituen duela urtebete. Orain, neurri hori onartu du Frantziako Gobernuak.
2024an sartuko da indarrean, herri bakoitzean alokairuaren gehieneko prezioa zein izango den aztertu behar dute.

Zehazki, hurrengo herrietan ezarriko da: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Bokale, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Larresoro, Lehuntze, Miarritze, Milafranga, Mugerre, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu.

Dekretuaren ondorioz, jabeek ez dute eskubiderik izango etxebizitza bat alokatzean nahi duten prezioa ezartzeko.