Alzheimerraren Nazioarteko eguna da gaur
Gizartea
2023, ira. 21 - 13:09
Afarabak, Arabako Alzheimer Elkarteak, ikerketa sustatzearen aldeko manifestua irakurri du Gasteizko katedralean. Munduan ia 50 miloi pertsonek alzheimerra pairatzen dute. Araban 7.000 pertsona baino gehiagok pairatzen dute., Euskadin ia 40.000 dira. Gaixotasuna sintomak ezagutu baino lehen ager daiteke. 2050 urterako Alzheimerra pairatzen duten pertsonen kopurua hirukoiztuko dela aurreikusten da.