Skip to main content

Kalean bizi diren pertsona guztientzako elikadura eta arropa eskatu dute Bilbon

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, urt. 25 - 13:01

Udaletxearen aurrean elkartu dira hainbat lagun, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak deituta. Azken zenbaketaren arabera, ia 500 pertsonak kalean egiten dute lo Bilbon, eta salatu dute Bilboko Udaleko SMUSa jantokietarako tokiak ukatzen ari dela.

Duela 3-4 hilabete arte, eskatzen zuen pertsona orok 2 edo 3 otordu jasotzen zituen egunean SMUStik. Ordea, salatu dute hilabete hauetan pertsona askori janaria ukatu zaiela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista