Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Korrikan Azterketak Euskaraz sostengatzeko ekimena proposatu dute Etxepareko ikasleek

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, ots. 26 - 07:02
Korrikan Azterketak Euskaraz kolektiboa sostengatzeko ekimena proposatu dute Etxepare lizeoko ikasleek. Bideo batean Euskal Herriko ikastetxe guztiei dei egin diete Korrikako lekukoa hartzean Azterketak Euskaraz aldarria ondoan eramateko. Argazki bat atera eta Selauruako kontura (selaurua.betez@betxepare.eus) edo bestela watsapez (0033 685 379 899) bidaltzeko eskatu dute.

Frantziar Gobernuak ez die ikasle euskaldunei baxoa eta brebeta azterketak euskaraz pasatzen uzten, ikasketa ibilbide osoa hizkuntza horretan egina izan arren.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista