Skip to main content

Maiatzaren 12an ospatuko da 2024ko Herri Urrats 'Ortzadarra' lelopean

Gizartea

Iazko euri uholdeen ondoren, 'Ortzadarra' agertuko da aurten. Iazko zailtasunak gogoratu eta eskerrak eman dituzte jasotako laguntza guztiagatik.

Horrez gain, akordioa lortzen bada, aurtengo irabaziak Beskoitzeko ikastola berria ordaintzeko izango direla iragarri du Jorajuriak. Etxegarairen bitartekaritzarekin egingo du bilkura Seaskak Beskoitzeko Herriko Etxearekin.

Berrikuntza bat ere iragarri dute: maketa lehiaketa egingo dute lehen aldiz. Abenduaren 3a arte bidali ditzakete proposamenak musika taldeek, eta irabazleak Herri Urratsen kontzertua eskaintzeko aukera izango du.

Aurtengo kantua Neomak taldeak egingo du; martxoan aurkeztuko dute abestiarekin batera, bideoklipa.