Mila euroko isunak eskatu dituzte Ostiako lau auzipetuen kontra
Gizartea
2024, mar. 13 - 09:03
Bouygues enpresako abokatuak orotara 24.732 euroko isunak eskatu ditu astearte arratsalde honetan Baionan epaitu dituzten Ostia sareko lau lagunentzat. Fiskalak, bere aldetik, mila euroko isuna galdetu du auzipetu bakoitzarentzat, erdia ordaintzeko beharrik gabe. Bouygues enpresak Kanbon egin nahi duen higiezin egitasmoaren aurka egiteagatik epaitu dituzte. Marieniako laborantza lurretan eraiki nahi duten etxebizitzen multzoa irudikatzen duen maketaren gainean lurra eta lastoaz estaliz eginiko ekintzagatik da auzia. Ekintza horren bidez egitasmoa lurperatu nahi izan zuten sinbolikoki.
Maiatzaren 14an jakinaraziko du epaia Baionako auzitegiak.