Skip to main content

Milaka lagunek kaleak hartu dituzte Iruñean, faxismoaren eta arrazakeriaren aurka

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026, urr. 13 - 10:10

‘Elkarrekin amestu! Elkarrekin borrokatu!’ lelopean hartu dituzte kaleak milaka lagunek astelehen honetan. Iruñeko Arrozak ekimenak deitu du mobilizazioa, eta bertan azpimarratu dute “ezberdinen arteko aliantzak ehuntzeko, olatu erreakzionarioari aurre egiteko eta pertsona guztientzako bizitza duinak aldarrikatzeko unea dela”.

Mobilizazioaren amaieran, Udaletxean euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz aldarrikatu dute “elkarrekin borrokatzeko eta munstro faxistaren aurrean mila koloreko harresia eraikitzeko beharra”. Era berean, jatorria edozein dela ere, guztiontzako bizitza duinak exijitu dituzte. 
Jatorri askotariko 100 arroz baino gehiago kozinatu dituzte Txantreako auzoan eta antolatzaileek azaldu dutenez, “deialdia arrakastatsua” izan da, eta hiri osoari borrokan jarraitzeko deia egin diote, “Iruñea erresistentzia antifaxistaren, arrazakeriaren aurkako borrokaren eta elkartasunaren hiriburu bihur dadin”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista