Skip to main content

Zero Pobrezia plataformak "buloen aurka egiteko eta zentzuz bozkatzeko" deia egin du

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, urr. 13 - 14:10
Zero Pobrezia plataformako kideen arabera, desinformazioa gero eta tresna garrantzitsuagoa da eztabaida politikoan, eta ondorio zuzenak ditu gizartean. Ohartarazi dutenez, gorroto-diskurtsoek eta albiste faltsuek beldurra eta kulturen arteko konfrontazioa elikatzen dituzte, eta horrek bigarren mailan uzten ditu desberdintasunaren eta pobreziaren benetako arrazoiak. Horregatik, buloen aurrean kritiko izan eta hauteskundeetan zentzuz bozkatzeko deia egin dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista