Nafarroako auzitegiak Opus Deiko ikastetxe baterako finantzaketa publikoa mantenduko du
Gizartea
2023, eka. 22 - 10:06
Nahiz eta ikasleak sexuaren arabera bereizi, Auzitegi Nagusiak "kautelaz" eten du Miravalles-El Redin zentroaren dirulaguntzaren iraungipena. Epaileek uste dute ituna eteteak "ondorio kualitatibo eta kuantitatibo nabarmenak" eragingo lizkiokeela eskolari. UPNk exijitu du eskola pribatuak "orain arteko baldintzak" izan ditzala aurrerantzean ere.