Skip to main content

Nafarroako Medikuen Sindikatuaren aldarrikapen polemikoak eta greba arriskua

Gizartea

2023, urt. 24 - 13:01
Greba orokorra eta mugagabea deitu du otsailaren batetik aurrera Nafarroako Medikuen Sindikatuak. Hauteskundeetarako 4 hilabete besterik geratzen ez direlarik, sindikatuak hainbat aldarrikapen atera ditu mahai gainera: beste erkidego batzuetako ordainsariekin berdintzeko soldata igoera, medikuen agenda beteta dagoenean norberak paziente berriak kudeatu ahal izatea, eta azkenik, esklusibotasuna kentzea nahi dute. Hau da, funtzionario izanda zerbitzu pribatuan lan egiteko aukera, eta kolektiboaren aldarrikapen historikoa, eta aldi berean, oso eskakizunik polemikoa.
Hamaika Telebista