Skip to main content

Osakidetzari egindako erreklamazioak %42 igo dira bi urtean

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2024, aza. 15 - 11:11

Osasun Sailak Osakidetzak jaso dituen erreklamazioen datuak eman ditu. 2024ko urtarriletik irailera bitartean Osakidetzak 34.184 erreklamazio jaso ditu. 2023ko aldi berean 28.351 kexa jaso zituen.

Honek erreklamazioak %20,6 igo direla suposatzen du. Datu horien arabera, aurten egunean 124,76 erreklamazio egin dira batez beste. 2023an, aldi berean, 103,85 erreklamazio erregistratu ziren egunean, eta 2022an, 88,17.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista