Skip to main content

Prefeta prest agertu da “elkarrizketari bide emateko” Beskoitzeko ikastolaren aferan

Gizartea

Seaskako ordezkarien sostengu,z Beskoitzeko ikastolako gurasoek protesta berria egin dute. Pirinio Atlantikoen prefetaren bisita baliatu dute Estatuaren kontratupean dagoen zentroaren garapenari Herriko Etxeak ezartzen dion traba altxatzen lagundu dezan eskatzeko. Herriko etxeak “etengabeko” oztopoak ezartzen dizkio Seaskari ikastola berria eraikitzeko. Ostiralerako erantzunik ez badute, “mobilizazio fase batera” pasatuko dira.