Skip to main content

Seaskako ikasleak bizikletaz abiatu dira Bordeletik azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko

Gizartea

Larunbatean Baionara iritsiko dira, euskalgintzak antolatutako manifestazioarekin bat eginez. Manifestazioaren xedea, ahal bezain goiz baxoa euskaraz egitea lortzea da. 22 ikasle eta 4 irakaslek abiatu dira Bordeletik, egunean 40 bat kilometro egiteko xedez. Etapaz-etapa, 'Velodyssee' izeneko bizikleta bidea jarraituko dute.

Halaber, elebiduneko ikasleek ere brebeta euskaraz egiteko eskubidea izatea eskatu dute. Biga Bai, Euskal Haziak eta Euskara Geroan elkarteek gutuna idatzi diote Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari.