Senpereko Olha etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko manifestazioa Baionan eta Donibane Lohizunen
Gizartea
2023, abu. 29 - 04:08
Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senpertarren kolektiboak antolatuta, protestaren jomuga da Senpereko Olha etxaldea 1.300.000 euroko prezioan saldu izana. Orain egun batzuk 70 hautetsik salmenta espekulatibo hau salatu zuten eta hainbat eragilek ere gauza bera egin dute; hala nola, Donibane Lohizuneko Herri Berri taldeak.