Zaintza sistema publiko baten alde egin dute Iruñean eta Bilbon
Gizartea
2025, mar. 06 - 14:03
Zaintza sistema komunitarioa eta publikoa exigitzeko Iruñean eta Bilbon mobilizatu dira gaur goizean, sindikatuek eta Denon Bizitzak Erdigunean plataformak deitutako agerraldian. Eskarien artean daude lanaldia murriztea, pribatizazioa lehengoratzea eta sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzea.