Skip to main content

Asteburuan jokatuko da Ehunmilak lasterketa Beasainen

Kirola

Guztira 1.500 korrikalarik parte hartuko dute jokatuko diren hiru probetan. Ehunmiliak lasterketa nagusia izango da lehena, 168 kilometro eta 11.000 metroko desnibel positiboa du. Ekaitz arrisku handia dagoenez, probako antolatzaileek 20:00ak arte atzeratu dute hasiera. Hurrengo egunetan, beste bi proba ere jokatuko dira: Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi maratoia.