Skip to main content

Gasteizko Udalak Gloriosas taldeak Mendizorrotzan jokatuko duten partidarako sarrerak zozkatuko ditu

Kirola

Igandean, martxoaren 26an, Alavés Gloriosas taldeek 12:00etan jokatuko du Mendizorrotzan Atlético de Madrilen aurka. Gasteizko Udalak, zelaia betzeko asmoarekin, 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zozketan parte hartzeko nahitaezkoa izango da 16 urte beteta izatea. Izen-emateko epea irekita dago eta hurrengo ostegunean, martxoaren 23an, amaituko da. Gasteizko Udalaren webgunearen bidez egin daiteke. Zozketa martxoaren 24an, 08:30ean, egingo da. Egun horretan bertan, 11:30etik aurrera, 50 irabazleak jakingo dira Gasteizko Udalaren webgunean eta sare sozialetan.