Skip to main content

Laura Rodriguez eta Chakib Lachgar izan dira 2023ko Behobia-Donostia lasterketako irabazleak

Kirola

Laura Rodriguez nagusitu da emakumezkoen mailan, 1 ordu, 14 minutu eta 22 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Chakib Lachgar izan da onena, 59 minutu eta 55 segundorekin. Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroak 25.636 lagunek egin dituzte aurten, eta inoiz baino gehiago izan dira emakumeak, parte hartzaileen %29.

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

1. Laura Rodríguez 1h14:22

2. Sara Villasante 1h14:29

3. Pilar Fernández 1h14:47

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

1. Chakib Lachgar 59:55

2. Zakariya El Boubekraoui 1h01:28

3. Nan Oliveras 1h02:00