Skip to main content

Txirrindulariek ikurrinen artean zeharkatu dute Irun eta Hendaia arteko zubia

Kirola

Zornotzatik abiatu da Frantziako Tourraren aurtengo 3. etapa, Baionara bidean. Ehunka pertsona batu dira Bizkaiko herrian ikurrinak eskuetan. Jasper Philipsen izan da azkarrena, Frantziako Tourreko hirugarren etapa honetan. Lasterketa iritsi baino lehen, ekimenak antolatu ditu Gure Eskuk. Bidasoaren bi aldeetan herri bakarra dela aldarrikatu nahi izan du elkarteak. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak kalejira bat egin dute eguerdian. Ikurrinak ere banatu dizkiete Baionan zeuden herritar guztiei. Guztira, 1.500 ikurrin banatu dira hiriburuan eta 4.000 Lapurdi osoan.