Skip to main content

'20.000 especies de abejas' eta 'Cerrar los ojos', Oscar sarietarako hautagaien artean

Kultura

Espainiako Zinema Akademiako kideek eman dute albistearen berri. Estibaliz Urresolaren eta Victor Ericeren filmak dira hiru hautagaietako bi. Aurreselekzio honi J.A. Bayonaren 'La sociedad de la nieve' filma gehitu behar zaio. Azken erabakia irailaren 20an ezagutuko da.
'20.000 especies de abejas' filma Berlinalen aurkeztu zuen Estibaliz Urresolak. Protagonistak Zilarrezko Hartza jaso zuen bertan. 'Cerrar los ojos' filmaren zuzendariak, Víctor Erizek, Zinemaldiko Donostia Sarietako bat jasoko du.