Skip to main content

‘Bidaia’ antzezlanak Alemania eta Euskal Herria batuko ditu Gasteizko Principal Antzokian

Kultura

Itziar Ituño euskal aktorea eta Marcus Englert musikari alemaniarrak elkarlanetik sortutako ikuskizuna da, musikaren bitartez bidai instrumentala egitera gonbidatzen gaituena. Diziplina anitz batzen dituen ikuskizuna da, Ituño eta Englert-ekin batera Allos Quartet taldeko musikariek edota Amaia Elizaran eta Eneko Gil dantzariek parte hartzen dute. Agertokiaren gainean, osotara, 12 lagun agertuko dira. Hauen arteko elkarlana bideratzeko Agurtzane Intxaurraga burutu ditu ekoizpen eta zuzendaritza lanak. Antzezlanak bidai fisiko eta emozionala aurkezten digu, euskaraz, alemanez eta gaztelaniaz abesten diren kanten bitartez aurrera egiten duena. Pop, rock eta euskal soinuak batzen dira agertokian, musika, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoa batzen dituen lanaren bitartez.