‘Habanera’ euskaraz Habanako Unibertsitateko koruaren eskutik
Kultura
2024, ots. 26 - 08:02
Xabier Leteren ‘Habanera’ abestu du Habanako Unibertsitateko koruak. Abestiaren lehen estrofa euskaraz abestu zuten, eta beste zati batzuk katalanez eta galegoz kantatu zituzten. Lehen aldia da Habanako Unibertsitateko koruak abesti bat euskaraz abesten duela. Azaldu dute interes handia dutela Euskal Herriko abesbatzekin harremanetan jartzeko.