Skip to main content

Erein argitaletxeak argitu du ez duela Igela argitaletxea gelditzea erabaki

Kultura

Igelaren “jabe diren enpresariak” enpresa bakarra da eta bere izena da Erein argitaletxea. Orain dela hiru urte Erein argitaletxeak langile bat kontratatu zuen Iruñean eta hari “autonomia guztia” ematea erabaki zuten. Orain, langile horren gaineko kontratua bertan behera utzi behar izan du Erein argitaletxeak.

Erein argitaletxeak hitzartuta dauden liburu horiek argitaratzeko asmoa du, gero erabakiko du aurrerantzeab zein modutara jarraituko duen argitaletxeak. Horrez gain, Igelaren katalogoa eskuragarri egongo dela azpimarratu du, eta , argitu dute ahal duten guztia egingo dutela proiektu editoriala aurrera ateratzeko