Skip to main content

Aldecoa Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia hasi da Gasteizen

Kultura

Asteazkenean, martxoak 13, Ignacio Aldecoaren omenean Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren lehendabiziko edizioa martxan jarri da. Gasteizen izango du lekua, Gasteizeko Unibertsitate pabiloian. Goizeko 11etan jaialdiari hasiera emateko, ipuingintzaren historiaz eta generoaren egoeraz solastuko dute Nagore Fernández, Marijo Olaziregi eta Irati Majuelo literatur kritikoek. Bestalde, martxoak 13 eta 16 bitartean egingo diren beste ekitaldi guztiak Ignacio Aldekoa Kultur etxean izango dira. Arabako Foru Aldundiak bultzatutako jaialdi honen helburua Araba ipuinen arloan eredu bilakatzea da. Publiko guztiari zuzenduta dago, ekintzetan doainik parte hartzeko izena eman behar da webgunean. Hainbat ekitaldi burutuko dira hiru egun hauetan, tailerrak, hitzaldiak, irakurketak eta solasaldiak besteak beste. Ekintza hauetan parte hartuko duten ipuingintzako sortzaileetako batzuk Eloy Tizón, Mariasun Landa, Aixa de la Cruz, Harkaitz Cano, Benizze, Pedro Ugarte eta Joseba Sarrionaindia dira. Hurrengo egunetan gauzatuko diren ekintza guztien informazioa webgunean dago ikusgai.