Skip to main content

'All Day Breakfast Cafe' taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizen Jazz Uhinak jaialdian

Kultura

Otsailak 20, asteartean, All Day Breakfast Cafe taldeak single berria aurkeztuko du, Have You Seen This Queen izenekoa, jazz, jazztronika, funk eta disco generoak bat hartzen ditu. Honako talde hau zazpi emakumek osatzen dute, Londreseko disko-jazz talde esanguratsuena bilakatu da. Beraien musika sortzeko Art Blakey, Ella Fitzgerald eta Chaka Khan jazz-eko artista handien musikaz baliatu dira. All Day Breakfast Cafe konfinamenduan sortu zen, Builder's Brew EPko debuta atera zutenean egin zen ezaguna, 2021ean. Ordutik errekonozimendu handia lortu dute, Spotify plataformako zerrendetan nabarmenduz. NPR eta Jazz FM bezalako irratien babesa izan dute, baita artista askorena ere, Steve Lamacq eta Robert Elms besteak beste. Festibal askotan hartu dute parte, publikoarekin konektatzeko duten gaitasuna erakutsiz. Mundu osoko entzuleak liluratzen dituzte beraien musika eta ikuskizun bereziarekin. Oraingo honetan Gasteizeko “Jazz uhinak” jaialdian hauetaz gozatzeko aukera izango dugu 19:00etatik aurrera.