Skip to main content

'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute' filma estreinatuko da euskaraz

Kultura

2025, urt. 31 - 07:01

'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute' filma urtarrilaren 31an estreinatuko da Zinema Euskaraz programaren eskutik. Adin guztientzat zuzendutako film holandarra euskarara bikoiztuta ikusteko aukera izango dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako areto desberdinetan. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko digun lehenengo filma da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek euskal herritarrei euskaraz bikoiztutako filmak helarazteaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko. 

Pelikulan, basoan gauza arraroak gertatzen dira, hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokideak eta gainera, laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren lagunen etxe guztiak urpean utziz. Azeri eta Erbiren eginkizuna basoa salbatzea izango da, haien lagun mina, hontza, topatu eta euren etxeak salbatu, nahiz eta horrek haien adiskidetasuna arriskuan jarri.

Hamaika Telebista