Skip to main content

Bernaola Zikloak hogeigarren edizioa aurkeztu du

Kultura

Bernaola Zikloak bere hogeigarren edizioa aurkeztu du. Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloa Araban egongo da urriaren 14tik otsailaren 3ra arte. Guztira 13 kontzertu eskainiko ditu. Bernaola Zikloaren hogeigarren edizioak Alfonso García de la Torre konpositore, irakasle eta kultura kudeatzailea omenduko du. Ensenmle Sinkro taldeak Garcia de la Torrek sortutako musika hartuko du ardatz hiru kontzertu eskaintzeko.