Bosteko 23 erakusketa ibiltariaren edizio berria Arrigorriagan abiatu da
Kultura
2023, ira. 20 - 17:09
Bizkaiko hainbat udaletan egongo da ikusgai erakusketa. 'Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak' izenburupean, Maria Alonso, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalaga artista bizkaitarren lanak biltzen ditu erakusketak. Erakusketaren hogeita seigarren edizioa Arrigorriagan egongo da urriaren 6ra arte. Udaleko 'Euskaldun berria' erakusketa aretoan dago ikusgai. Ondoren, Basauri, Getxo, Zornotza eta Leioara joango dira.