Zinemaldiak euskarazko azpidatziekin emango ditu Sail Ofizialeko film guztiak
Kultura
2023, ira. 01 - 15:09
Guztira 19 lanez osatuta egongo da Donostia Zinemaldiaren 71. edizio honetako euskal parte-hartzea. Sail gehienetan emango dituzte Euskal Herrian ekoitzitako filmak eta euskarazko azpidatziekin emango dira Sail Ofizialeko film guztiak.