Ehun musika taldetik gora bilduko ditu Bilbao BBK Live jaialdiak larunbatera arte
Kultura
2023, uzt. 06 - 15:07
Jaialdiaren hamazazpigarren edizioa da aurtengoa. Zazpi oholtzetan banatuta egongo dira kontzertuak. Publiko zabalarentzako pop eta rock talde entzutetsuak bildu dituzte aurtengo egitarauan, baina egongo da bestelako estilo batzuk entzuteko aukera ere. Tartean, punka, trapa, reggaetona eta musika urbanoa.
Florence and The Machine, Phoenix, Pavement eta The Chemical Brothers dira talde nagusietako batzuk. Euskal artistak ere egongo dira, besteak beste, Amaia, Bengo, Merina Gris, Hofe x 4:40, Ben Yart, Rudiger eta Eneritz Furyak ariko dira. Txopet eta Bengo izango dira lehen eguneko euskal artistak.