Elkartasunez eztanda egingo du Durangok otsailaren 24an
Kultura
2024, ots. 12 - 10:02
40 Minutu Rock jaialdia ospatuko da Durangon otsailaren 24an, 'Oihuka astinduz orratzak' lelopean. Hesiak apurtu eta aldarriak Landako Gunetik harago eramango dira. Hamazortzi taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan.