Skip to main content

Euskadiko Filmategiak ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua aurkeztu du

Kultura

Zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen duen liburua da. Argitalpenak lau zati nagusi ditu: Ikuspegi globalak, Generoak, formatuak eta moldaketak, Ekoizpena, distribuzioa eta harrera eta Hiru emakume zinemagile.

Hainbat espezialistek hartu dute parte, besteak beste, Casilda de Miguel, Iratxe Fresneda, Carlos Roldán Larreta, Izaskun Arandia edo Luisa Etxenike. Maria Pilar Rodriguezek, Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatu du lana. Haren helburua euskal zinemaren berri ematea da, emakume zuzendariek hainbat genero eta formatutan egindako obretatik abiaturik.