Skip to main content

Hemeretzi laguntaldek parte hartu dute “Emaneurre Euskarari!” eguneko herri kiroletan

Kultura

Emaneurre taldeak antolatuta, Ordiziako herritarrek 11. edizioa ospatu dute larunbatean. 2011n antolatu zuen taldeak lehendabiziko aldiz eguna, Euskal Jaietan herritarren partaidetza bultzatzeko helburuarekin. Urtero bezala, kuadrillen arteko herri kirol txapelketa izan zen ekitaldi nagusia. Horrez gain, Emaneurreko kideek egun osorako egitaraua prestatu zuten. 260 lagunek elkarrekin bazkaldu zuten Bei Alai pilotalekuan. Ondoren, Joseto ta Alaiak elektrotxarangak giroa alaitu zuen eta, egunari amaiera emateko, Gozategi taldearen kontzertua izan zen.