Skip to main content

Ines Osinaga, Musikaria: “Hezkuntza departamentuak kudeatu beharko luke Musikariak Ikastetxeetan programa”

Kultura

Ines Osinaga Musikariak Ikastetxeak programan parte hartzen duen musikarietako batekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Nabarmendu du “sorpresaz” hartu dituela erabakiak: “Ikasturte honetako balorazioa egiten, eta datorren ikasturteko erronkak aztertzen ari ginen Nafarroako Gobernuaren erabakia etorri zenean”.
Osinagak nabarmendu du saio hauek ez direla kontzertuak: “Saio pedagogikoak dira, estuki lotuta daude curriculum-arekin, eta benetan uste dugu kultur hezkuntza osasuntsu eta kalitatezkoa merezi dutela gure gazteek”. Berri ontzat jo du Nafarroako Gobernuak programa bertan behera ez uzteko erabakia hartu izana, baina nabarmendu du hezkuntza departamentuak kudeatu beharko lukeela, eta ez Euskarabideak.