Skip to main content

Irailekoak egitasmoak Lekeitio poesiaz girotuko du datorren asteburuan

Kultura

Euskaltzaindiak Lekeitioko Udalaren babesarekin antolatu du jaialdia. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo dute Lekeitioko hainbat lekutan. Euskal poeten lana gizarteratzea izango da asmo nagusia. Alabaina, beste hizkuntza batzuetako egileen lanek ere izango dute tokia. Poesiarekin batera, beste arte mota batzuk ere uztartuko dituzte. Musika eta artelanak, esate baterako.