Skip to main content

Iñaki Ortiz de Villalba: "Atzoko kantuak gaurkotu ditugu nondik gatozen ahaztu gabe"

Kultura

Modus Operandi taldeak 'Atzo eta Gaur' diskoa kaleratu du. Bi disko dira, bata "atzoko isla" da, eta bestea "gaurkoa". Atzokoan, bost bertsio daude, bost kolaborazio berezirekin egindako kantuak, eta bestean, berriz, bost abesti berri aurkeztu dituzte: "Lan polita eta potentea da. Harrera ona izaten ari da". Atzo diskan 2000tik 2020ra desagertu diren hainbat talderen bertsioak egin dituzte: "Atzo diska oso gaurkotua da baita ere, doinu berriekin gatozelako. Utzi dugu pixkat alde batera ska eta metala, eta elektronikarekin uztartzen saiatu gara, ahaztu gabe nondik gatozen. Gaur diskan, ska eta beste soinu batzuk aurki daitezke; oso anitza eta bestelakoa da".